XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbaitetan beroien eboluzioa espresio defizitarioetarantz doa.

Sarritan gerta ohi da kalte zerebralak dituzten haurrengan autisten sintomatologia aurkitzea ere.

Baina edozein kasutan ere eta pronostikoz aparte, tratamenduaren arrakasta handiagoa izan dadin beharrezkoa da ardura indibidualizatuarekin (Psikoterapia, Logopedia etab.) batera, haur autista, erlazio talde batekin (autistena ez denarekin jakina) une batzutan, ekintza zehatzetarako integratzea.

Hezkuntza Bereziko indibiduoak dira beraz, baina beste haur ez autistekin benetako harremanak edukitzea esijitzen dute.

Egoera honetan, esan dezakegu, haur guztiek, noizean behin ala beren garapen osoan, alor batean ala beren heziera prozesua osatzen duten guztietan gerta daitezkeela Hezkuntza Bereziko Egitamuak babesten dituen pertsonak.

Nabaria da beraz, aurrez beren bezeroak aukeratuko ez dituztenen eta Hezkuntza Bereziko dituen bitartekoen ezagutza zehatzez baliaturik, behar diren orientabideak edo egokien diren tratamenduak emango dituzten Talde Multiprofesionalen beharra.

Laburtuz, Hezkuntza Bereziko Egitamuak babestuko lituzkeenak talde desberdinetan sailkatu litezke: a) Adimen-urritasun sinplea edo sistematizatutako patologia genetiko, metaboliko, lesionala eta abarrekin batera doanena, hemen neurri pedagogikoek autonomia pertsonala, ezagutza pila baten jabe ahalik eta modurik onenean egitea eta gero laneratzea joko dute.

b) Talde honetan, sentimenezko urritasunek (itsutasuna, gorreria), nahasketa neurologikoak (paralisia etab.), etab. eta adimenez erabat gai direnak sartzen dira, hauek hezierako alderdi desberdinetara iritsi ahal izateko dituzten zailtasunak gainditzeko teknika pedagogikoak edo arazo soziologikoei (hirigintza oztopoak, garraioak, etab.) irtenbide bat ematea eskatzen digute.

(Talde honetan sartu beharko genituzke, pedagogia mailan arazoak sortzen dituzten haur supergaituen taldea, hauek ere teknika pedagogiko eta berezien beharrean aurkitzen bait dira beren garapen intelektual psikologikoa armonikoa izan dadin).

c) Hirugarren taldea osatzen dutenak hauek dira: beren nahasketen jatorria funtsean psikiatrikoa edo psikologikoa dena, barnean eskolako programa eta erritmoari aldi batean ala luzaroan egokitu ezin direnak.

Nahasketa hauek era askotakoak izan daitezke, instituzio espezializatuak behar dituztenak (autismoa, psikosia) (...).